Buscar este blog

viernes, 21 de octubre de 2011

Informatikaren oinarrizko kontzeptuak


1. SARRERA
Sarritan, informazioa hedabideek eskaintzen diguten berriekin erlazionatzen dugu. Dena den, informazioa hori baino askoz gehiago da: informazioa teknika, ekonomia eta beste zenbait jakintzaren euskarria da. Azken urteotan, enpresetan zein etxeetan gero eta informazio gehiago erabiltzen dugu, eta premiazkoa izan da informazio hori erraz eta arin erabiltzeko tresna bat aurkitzea. Arazo horri aurre egiteko irtenbide bat da informatika.
Informatika ordenagailuen bidezko informazio-prozesaketa automatikoaren
zientzia da.
Informatika hitzaren jatorria frantsesa da (Informatique); 1962an hasi zen erabiltzen eta bi hitzez osatuta dago: informazioa eta automatika. Anglosaxoiek, berriz, Computer Science —Konputagailu Zientzia— izena erabiltzen dute.
1981.ean, ordenagailu pertsonala (PC) agertzean, informatika arlo guztietan zabaldu
zen. Lehen, informatikaren erabiltzaileek oso aditu espezializatuak izan behar zuten, eta bakarrik enpresa handietan egon ohi ziren. Gaur egun, etekin handiko PCekin eta kostuak merkatzean, informatikaren kontzeptu berria agertu da, hau da: enpresa nahiz etxeetan ordenagailua ezinbesteko bihurtu da.